Azpeitiarrak Gipuzkoako Mus Txapelketako finalean, Zestoaren izenean

Uztarria.eus 2015ko ots. 23a, 12:14

Asteburuan jokatu dira Euskal Herriko Mus Txapelketako herrialdekako finalak. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroa Garaiko, Behe Nafarroako eta Lapurdiko hainbat bikotek hartu dute parte txapelketan, eta dagoeneko erabakita daude martxoaren 7an Lekeition jokatuko diren finalak.

Gipuzkoako txapelketako finala Alegian jokatu zen. Urretxuko Eusebio Lasa eta Pello Zaldua Zestoaren izenean aritu ziren Manuel eta Egoitz Imaz azpeitiar aita-semeen aurka jokatu zuten finalean, eta urretxuarrak gailendu ziren. Horrenbestez, Gipuzkoako azpitxapeldun titulua eskuratu dute Imaz aita-semeek.

Beste azpeitiar bikote batek ere hartu zuen parte lehian, baina ez zuten finalera sailkatzerik lortu.

Argazkian erdiko biak dira Egoitz eta Manuel Imaz.