Jolasdenbora proiektuaren aurkezpena, bideoan

Uztarria.eus 2015ko ots. 20a, 19:54

Gaur, ostirala, aurkeztu du Azpeitiko eta Azkoitiko Hezkidetza Foroak Jolasdenbora proiektua. Ikastetxeetako jolastokiak abiapuntu hartuta, besteak beste jolasdenboretan jolas kooperatiboak txertatuz, ikasleen artean hezkidetza txertatzea helburu jarri dute abian proiektua. Harremanitz Kooperatiba da bailaran hezkidetza proiektua garatzen ari dena; bideo honetan, bertako Axier Bagliettok eta Haizea Egigurenek Jolasdenbora egitasmoaz emandako xehetasunak jaso ditu Uztarriak, goizean Azpeitiko Ikastola Ikasberrin egin duten aurkezpenean jasoak.