Txiki Biranen baitan, 'Rise and shine' antzerki musikatua bihar

Uztarria.eus 2015ko ots. 20a, 10:32

Txiki Biran egitasmoaren baitako otsaileko emanaldia bihar, zapatua, izango da. Soreasu antzokian Rise and shine antzerki musikatuaz gozatu ahal izango da, 16:30etik aurrera. Sarrera hiru euro ordaindu beharko da.

Musikalean Azkoitiko eta Azpeitiko 25 aktore, dantzari eta abeslari gaztek hartzen dute parte. Gazte eta helduei zuzenduriko antzezlana da hau.

Txiki Biran eraberrituaren inguruan erreportajea kaleratu zuen Uztarriak urtarrileko zenbakian.