Azpeitiar bat, 1938 eta 1945 urteen artean Saturrarango emakumeen kartzelan preso egon zirenen artean

Uztarria.eus 2015ko ots. 19a, 13:58

Euskal Memoria Fundazioak 1938 eta 1945 urteen artean Mutrikuko Saturraran emakumeen kartzelan preso egon zirenen zerrenda kaleratu zuen duela egun batzuk. 1576 dira zerrendan ageri diren emakumeak, eta tartean da azpeitiar bat: Maria Oyarzabal Echevarria. 1918an jaiotakoa zen Oyarzabal, eta bi urtez egon zen espetxeratuta.

Fundazioaren datu baseak bilaketa izenaren, jaiotze urtearen eta jaioterriaren arabera egiteko aukera ematen du. Izenaren gainean klik eginez gero, gainera, presoaren zenbait datu ikusi daitezke. 

Saturrarango emakumeen espetxean preso izan ziren pertsona gehienak asturiarrak ziren nagusi: 530 preso. Bestalde, 151 bizkaitarrak ziren, 38 gipuzkoarrak, 10 nafarrak eta 2 arabarrak.