Sutea izan zen atzo Salbe auzoko etxebizitza batean

Uztarria.eus 2015ko ots. 19a, 11:06
Suhiltzaileak eta ertzainak Salbe auzoan. (Alex Silva)

Sukaldeko tximinian piztu zen sua, 21:20ak aldean. Ez zen inor zauritu.

Atzo, asteazkena, sutea izan zen Salbe auzoko 34. zenbakiko etxebizitza batean. 21:20ak aldean jaso zuten abisua suhiltzaileek. Sukaldeko tximinian piztu zen sua.

Suhiltzaileak, ertzainak eta udaltzaingoak bertaratu ziren suaren tokira. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ez zen inor zauritu.