Javier Kraheren kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko ots. 19a, 10:50

Sarreren zozketan parte hartzeko Javier Kraheren azken diskoak nola izena duen esan beharko dute bazkideek. Erantzuna bihar, ostirala, 11:00ak baino lehen bidali behar da uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta bihar bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Javier Krahe kantautore satirikoak kontzertua eskainiko du igandean, hilak 22, Sanagustin kulturgunean, eta Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Kontzertua 19:00etan hasiko da.

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nola izena du Javier Kraheren azken diskoak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Otsailaren 20ko, ostirala, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Bihar bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean eta Interneten. Sarrera aurrez hamabi euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan, berriz, hamabost euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.