Elikadura burujabetzaren programa zehazteko bilera egingo du gaur Gipuzkoako EH Bilduk

Uztarria.eus 2015ko ots. 18a, 12:43

17:00etan da hitzordua, Baigerako aretoan. Bertan izango dira Xabier Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautagaia eta Koldo Lizarralde Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria.

Gipuzkoako EH Bilduk elikadura burujabetzaren inguruko programa zehazteko bilera irekia egingo du gaur, asteazkena, 17:00etatik aurrera, Baigerako aretoan. Hauteskunde programa eta edukiak finkatzeko helburua du lan-saioak eta bertan izango dira Xabier Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautagaia eta Koldo Lizarralde Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria.

Koalizioak azaldu duenez, honako gaiak landuko dituzte, beste batzuen artean: lehen sektoreak azken urteetan jasandako gainbehera, Aldundiak esparru horretan hartutako bidea eta neurriak edota etorkizunerako dituzten erronkak.

Otsailaren 4an ziren bilera hori egitekoak, baina eguraldia tarteko, atzeratu egin behar izan zuten.