Korrika Kulturaleko lehen ekitaldiak egin dituzte asteburuan

Urola Kostako Hitza 2015ko ots. 18a, 11:35

Azpeitiko Korrika Kulturalari hasiera eman zioten asteburuan. Ostiralean, Fausto, herritar eredugarri antzezlana izan zen Soreasu antzokian, eta zapatuan mus txapelketa jokatu zen Sanagustin kulturgunean. Dozenaka lagun bertaratu ziren ostiralean Soreasura, antzerki obraz gozatzera. Bestalde, Manex Geretak eta Unai Iparragirrek irabazi zuten mus txapelketa, eta Azkoitiarren kontra jokatuko dute aurki, Gipuzkoako txapelketara zein bikote sailkatuko den erabakitzeko.

Argazki gehiago Urola Kostako Hitza-ren webgunean.