Oscar Murillo da PSE-EEren alkategaia

Uztarria.eus 2015ko ots. 18a, 13:12
Oscar Murillo. (PSE-EE)

Legazpiko udaleko PSE-EEren bozeramailea eta zinegotzia da Murillo 2007az geroztik. Murillok 56 urte ditu, eta Judoko Euskal Federazioko lehendakaria da. 

Oscar Murillo donostiarra izango da PSE-EEren Azpeitirako alkategaia datorren maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan. Murillok 56 urte ditu, eta Judoko Euskal Federazioko lehendakaria da. Legazpiko udaleko PSE-EEren bozeramailea eta zinegotzia da Murillo 2007az geroztik.

Alderdi sozialistak prentsa-ohar bidez eman du jakitera Azpeitiko alkategaiaren berri. Ohar horretan Murillok dio, "asko dagoela egiteko Azpeitian eta herriaren pluraltasun politikoaren erreferente izateko konpromisoa" hartuko duela. Bere ehentasunak "kolektibo ahulenak eta krisiaren eragin zuzena jasan duten herritarrak zein enplegua sortzea" direla esan du: "Azpeitian 20 eta 40 urte bitarteko herritar ugari dago lanik gabe. Inoiz ez dut Azpeitia hain triste ikusi. Herria geldialdi egoeratik atera behar dugu. Ez dago etorkizunerako proiektu garbirik".