Hasi dira Karnabalak

Uztarria.eus 2015ko ots. 13a, 20:38

Hasi dira Karnabalak, eta ondo hasi ere. Atzo San Martin egoitzakoek Ostegun Gizena ospatu bazuten, ikastetxeetako ikasleek Ostiral Mehea ospatu dute gaur. Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolako haur eta irakasleek ikastetxean bertan egin dute mozorro festa, eta baita Iraurgi Ikastetxekoek ere. Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek, berriz, Euskal Inauterien kalejira egin dute. Eguraldia lagun, kalez kale ibili dira zanpantzarrak, bolantak, mamoxarroak, kotilungorriak eta txantxoak. 

Hasi dira Karnabalak, eta festarako aukerarik ez da faltako datozen egunetan. Izan ere, bihar, zapatua, guatekea izango da Azpeitiko Udal Musika Bandaren, KBeat taldearen eta Olatz Prat abeslariaren eskutik, Sanagustin kulturgunean, 22:30etik aurrera. Astearteazkena bitartean festa giroa izango da nagusi Azpeitian.

Hemen egitaraua:

Otsailak 15, Elegante Eguna: 

9:00etan Izarraitz Txistulari Taldearen diana.

11:00etan Udal Musika Banda eta Incansables txaranga kalean.        

12:00etan sokamuturra. (hiru egunetako ganadutegiak)

12:30ean Itsasiko artzain-inudeen kalejira. Juan Antxietako ikasleen eta Incansables txarangaren kalejira.

12:30etik 15:00etara The Mackensys Clan Banden emanaldia.

16:15ean Izarraitz txistulari taldea eta Udal Musika Banda Plaza Txikian.

16:30ean sokamuturra.

19:00etatik 23:00etara Skandalue elektrotxarangaren kalejira.

19:30etik 23:30era Gau-Erdi txaranga.

Otsailak 16, Astelehen Karnabala:

10:00etan Izarraitz txistulari taldearen goiz eresia.

11:00etan sokako zezena Erdi Kalean, eta zezen txikiak eta poniak plazan.

12:30ean herriko banda gaztearen kalejira eta umeen desfilea.

16:15ean zezenaren irteera girotzeko, Izarraitz txistulari taldearen eta Udal Musika Bandaren emanaldia.

16:30ean sokamuturra.

17:00etan haurrentzako tailerrak Olazko Andre Mariaren plazan.

19:30ean Udal Musika Bandaren kalejira.

19:30etik 23:00etara Dubots Fanfarrea eta Urolatarrak txaranga.

00:00etan Itsasiko ttuntturroak, Los Pasai txaranga eta Bricadeira perkusio taldea.

01:30ean mozorro lehiaketako sari banaketa udaletxean.

Otsailak 17, Astearte Karnabala:

6:15ean Udal Musika Bandaren goiz eresia.

06:45ean zezenaren irteera girotzeko Izarraitz txistulari taldearen eta Udal Musika Bandaren emanaldia.  

07:00etan sokamuturra.

12:00etan herriko banda gaztearen kalejira.

16:00etan umeentzako jolasak eta partea Olazko Andre Mariaren plazan.

16:15ean zezenaren irteera girotuko dute txistulariek, musika bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak.

16:30ean sokamuturra.

20:00etan suzko zezena plazan.