ETAren eta GALen biktimen testigantza Urola Ikastolan

Uztarria.eus 2015ko ots. 13a, 18:45

Andoitz Korta, ETAk Zumaian hil zuen Joxe Mari Korta zestoar enpresariaren semea (argazkian, ezkerrekoa), eta Pili Zabala, GALek bahitu eta torturatu ondoren hildako Joxi Zabalaren arreba, Urola Ikastolan izan dira gaur, ostirala. Batxilergoko 1. mailako ikasleen aurrean eman dute beren testigantza Kortak eta Zabalak, Bakeola zentroak gidatzen duen bizikidetza programaren barruan, ikastetxeko Bizikidetza taldeak antolatutako saioan. Azken 50 urteetan Euskal Herrian jasandako indarkeriaren biktimen testigantzak zabaltzea da Bakeolak ikastetxeetan garatzen duen programaren helburua. Azpeitiko gaurko saioaren kasuan -udazkenean Urola Ikastolaren Azkoitiko egoitzan ere egin zuten-, lehen aldiz saio bateratua egin dute ETAren eta GALen bi biktimak.