Karnabaletan autobus zerbitzua indartuko du Euskotrenek

Uztarria.eus 2015ko ots. 13a, 17:48

Igande gauetik astelehenera eta astelehen gauetik asteartera Azpeititik Azkoitirako eta Zumaiarako joan-etorriak egiteko autobusak jarriko dituzte.

Karnabaletan inguruko herrietatik Azpeitira etortzeko asmoa dutenek autobus zerbitzu bereziak izango dituzte aukeran, joan-etorriak egiteko.

Euskotrenek igande gauetik astelehenera eta astelehen gauetik asteartera Azpeititik Azkoitirako eta Zumaiarako joan-etorriak egiteko autobusak jarriko ditu, linea bietako ohiko zerbitzua osatuz. Aipatutako egunetan, Azpeititik Azkoitira joateko autobusak 01:00etan, 02:00etan, 03:20ean, 04:00etan eta 05:20ean aterako dira, anbulatorio aurreko geltokitik. Azpeititik Zumaiara joateko zerbitzu bereziak, berriz, 02:30ean eta 04:30ean irtengo dira, leku beretik.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902543210 telefono zenbakia, www.euskotren.es webgunea eta Twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.