Bertso saioa izango da gaur Orkatz Kultur Elkartean

Uztarria.eus 2015ko ots. 13a, 09:14
Libre bertso saioaren kartela.

Orkatz Libre dinamikak antolatu du saioa, 22:30ean hasita. Unai Iturriaga, Onintza Enbeita, Fredi Paia eta Beñat Lizaso ariko dira kantuan.

Orkatz Libre dinamikak antolatuta, bertso saioa izango da gaur, ostirala, Orkatz Kultur Elkartean. 22:30ean hasiko da emanaldia, eta Unai Iturriaga, Onintza Enbeita, Fredi Paia eta Beñat Lizaso ariko dira kantuan.

Joan den uztailaren 30ean, San Inazio bezperan, jakinarazi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko tabernen auzia bezala ezagutzen denaren epaia, eta beste 103 herriko tabernarekin batera, Orkatz Kultur Elkartearen egoitza konfiskatzeko agindu zuen.