'La ignorancia de la sangre' eta 'Antboy' filmak asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2015ko ots. 13a, 09:04

Karnabalak tarteko, ez ohiko zine emanaldiak izango dira asteburuan. La ignorancia de la sangre eta Antboy filmak emango dituzte zapatuan eta igandean. La ignorancia de la sangre filma zapatuan 19:00etan eta 21:30ean emango dute, eta igandean, berriz, 19:00etan. Doakoa izango dira emanaldi horiek, "zinea sustatzeko". Umeentzat Antboy eskainiko dute, baina igandean beharrean zapatuan izango da, 16:30etik aurrera.

La ignorancia de la sangre 2014an Espainian egindako filma da. Manuel Gomez Pereira da zuzendaria, eta honakoak dira aktoreak: Juan Diego BottoPaz VegaAlberto San JuanCuca EscribanoFrancesc Garrido,Pilar MayoKhaled KoukaKen Appledorn.