Xabier Izagirrek VI. Euskadiko Sukaldaritza Eskolen Eusko Label saria jaso du

Uztarria.eus 2015ko ots. 12a, 12:33

Astelehenean VI. Euskadiko Sukaldaritza Eskolen Eusko Label sariaren finala izan zen Donostian. Zazpi sukaldarik hartu zuten parte finalean, eta horien artean izan zen Zarauzko Aiala Hostalaritza Eskolako ikasle Xabier Izagirre azpeitiarra. Parte-hartzaileek Eusko Labeldun baserriko txerri-burua osagai nagusi hartuta osatu behar izan zuten platera. Izagirre irabazi zuen lehiaketa, Negua izeneko platerari esker, eta 600 euro eskuratu zituen azpeitiar sukaldariak.

Epai-mahaiak plateraren kalitateaz gain, higienea, txukuntasuna, antolaketa eta sukaldariaren trebetasuna hartu zituen kontuan erabakia erdiesterakoan. Horrez gain, plateraren aurkezpena, jakiaren zaporea, sorkuntza eta armonia ere kontuan izan zituzten.

Lehenengo argazkian parte-hartzaileak lehiaketaren antolatzaileekin. Ezkerretik aurreneko sukaldaria da Izagirre. Bigarren argazkian, berriz, Izagirrek osatutako Negua platera.