Zabalik da Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian izena emateko epea

Uztarria.eus 2015ko ots. 12a, 11:47
Iazko maratoi erdiko irudi bat.

7,5 kilometroko lasterketa herrikoian parte hartu nahi dutenek ere eman dezakete izena dagoeneko. Bi lasterketetarako izena www.azkoitia-azpeitia.com webgunean eman behar da martxoaren 26ko gauerdia baino lehen. Martxoaren 20tik aurrera egindako inskripzio guztiak bost euro gehiago ordaindu beharko dira.

Martxoaren 28an izango dira aurtengo XXII. Azpeitia-Azkoitia Maratoi Erdia eta III. Lasterketa Herrikoia, eta gaur, osteguna, zabaldu dute bi probetarako izen-emate epea. Izena www.azkoitia-azpeitia.com webgunean eman beharko da martxoaren 26ko gauerdia baino lehen.

Maratoi erdian parte hartu nahi duten lasterkari federatuek 21 euro ordaindu beharko dute, eta federatugabeek, berriz, 24 euro. Gehienez 1.300 korrikalarik hartu ahal izango dute parte lasterketan.

7,5 kilometroko lasterketa herrikoian parte hartu nahi dutenek, berriz, hamar euro ordaindu beharko dute izen-ematea. Aurten, bestalde, patinatzaileek ere hartu ahal izango dute parte lasterketa herrikoian aurrenekoz. Guztira 400 lasterkarik eta 200 patinatzailek hartu ahal izango dute parte proban.

Martxoaren 20tik aurrera egindako inskripzio guztiak bost euro gehiago ordaindu beharko dira.