Haurren masaje ikastaroa antolatu du Iraurgi ikastetxeak

Uztarria.eus 2015ko ots. 12a, 11:07

1 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzat da ikastaroa. Otsailaren 23an eta martxoaren 2an izango dira saioak. Taldeak mugatuak direnez, ostiralerako eman beharko da izena. 

Iraurgi Ikastetxeak haurren masaje ikastaroa antolatu du, 1 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzat. Bi saio egingo dituzte, biak astelehenez: otsailaren 23an eta martxoaren 2an. 17:15etik 18:30era izango dira saioak Iraurgiko haurreskolan (Artzubia hiribidea, 7). Ikastaroa doakoa izango da, baina antolatzaileek esan dutenez, mugatuak izango dira taldeak. Hori dela eta, ostirala izango da izena emateko azken eguna. Izena eman nahi dutenez, 943 816380 telefonora deitu edo ana.cendoya@iraurgi.com helbidera mezua idatzi beharko dute.

"Masajeek dituzten onurez gain, seme-alaben heziketan garrantzitsuak diren beste hainbat gairen inguruko solasaldiez gozatzeko aukera izango dute saio horietan: haurren garapen psikomotorea, haurrak bere ingurunea esploratzeak duen garrantzia, esfinterraren kontrola, gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa eta abar", azaldu dute Iraurgiko ordezkariek.