Errealitatearen erretratu gordina

Urola Kostako Hitza 2015ko ots. 12a, 11:01
Antzezlaneko une bat.

Fausto, herritar eredugarri obra eskainiko dute bihar Azpeitiko Soreasu antzokian, 21:30etik aurrera. Korrika Kulturalaren barruan, antzezlan hori izango da herriko lehen ekitaldia.

Gaur egungo gizartearen inguruko erretratu satiriko bat» taularatuko dute bihar Azpeitiko Soreasu antzokian, 21:30etik aurrera. Fausto, herritar eredugarri antzezlana baliatuko du horretarako Galder Perezen lantaldeak. Obra bera XVI. mende amaieran idatzitakoa da, ingelesez. Baina, Perez zuzendariak azaldu du itzulpena izan arren, "lan originala" dela euskaraz prestatu dutena. Izan ere, euskal herritarrek eta euskarak bereak dituen ezaugarriak txertatu dituzte istorioan: "Hizkuntzarekin jolasteko aukera eman digu, eta berorika, zuka eta hika, hiru moduak erabili ditugu antzerkian".

Fausto da obrako protagonista, kartzelan preso dagoen herritarra. Hark bere arima saltzen dio demokraziari, eta hortik abiatzen da antzezlana. "Jatorrizko bertsioan deabruari saltzen dio arima Faustok, baina irudi hori gaur egunera ekarrita, demokrazia jarri dugu deabruaren partez, ikusten dugulako demokraziaren izenean egiten direla astakeria handienak mundu honetan", esan du Perezek.

Erreportajea osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.