Gazteria saila eta Udal Liburutegia elkarlanean

Uztarria.eus 2015ko ots. 10a, 11:05
Gazteria saileko eta liburutegiko ordezkariak.

Lehen urratsa egin dute, eta Gazte Informazio Bulegoko panel iraunkorra jarri dute liburutegiko sarreran, gazteentzako lan eskaintzen, beken, diru-laguntzen eta informazio eguneratua zintzilikatzeko.

Gazteria sailak eta Azpeitiko Udal Liburutegiak elkarlanerako bidea hasi dute. Lehen urratsa egin dute, eta Gazte Informazio Bulegoko panel iraunkorra jarri dute liburutegiko sarreran, gazteentzako lan eskaintzen, beken, diru-laguntzen eta informazio eguneratua zintzilikatzeko.

Bestalde, Gazteria sailak antolatzen dituen hitzaldiekin eta tailerrekin lotura duten liburutegiko liburuekin eta DVDekin zerrenda bat jarriko dutela adierazi dute, "herritarrek gai horien inguruan gehiago sakontzeko aukera izan dezaten". Horri lotuta, dagoeneko jarri dute dokumentu bat igandean Sanagustin kulturgunean egin zuten mozorro tailerrari buruzko materialaren informazioarekin.