Azpeitiko bizilaguna Goya sarietan

Uztarria.eus 2015ko ots. 9a, 17:10

Zapatuan banatu zituzten Madrilen Espainiako Zinemagintzaren Arte eta Zientzien Akademiaren 2015eko Goya sariak. Urteko film onenaren sarirako hautagaien artean zegoen Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Loreak. Nagore Aranburu azpeitiarra da Loreak-eko aktoreetako bat, baina Goya sarien banaketa ekitaldian filmaren ordezkarien artean egon zena Juan Kruz Izagirre Azpeitiko bizilaguna izan zen (argazkian, behekaldean eta ezkerretara ageri da, Wert ministroaren aurreko lerroan). Izagirre Irusoin ekoiztetxeko zuzendari teknikoa da, eta Irusoinek eta Moriartik ekoiztu dute Loreak.