Langabeziak gora egin du urtarrilean Azpeitian

Uztarria.eus 2015ko ots. 9a, 13:34

Abenduan baino 15 lagun gehiago ziren lanik gabeak urtarrilean Azpeitian. uztira, 1.059 herritar daude langabezian Azpeitian (%14,60). Urola Erdiko langabezia tasa %14,22 izan zen pasa den hilean.

Azpeitiko Udalak emandako datuen arabera, urteko lehen hilabetean langabe kopuruak gora egin du, oro har, Urola Erdian. Urtarrilaren bukaeran abenduan baino 45 langabe gehiago zeuden eskualdean; guztira, 2.264 lagun. Baina iazko urtarrilean baino 12 langabe gutxiago zenbatu dituzte aurtengo urtarrilean. Urola Erdiko langabezia tasa %14,22 izan zen pasa den hilean. Urola Erdiko langabezia tasa Gipuzkoakoa (%13,80) baino %0,42 handiagoa izan da urtarrilean.

Aizarnazabalen eta Errezilen izan ezik, eskualdeko beste herri guztietan igo da langabeen kopurua. Azpeitian ere bai. Izan ere, abenduan baino 15 lagun gehiago ziren lanik gabeak urtarrilean. Guztira, 1.059 herritar daude langabezian Azpeitian (%14,60).

Urtarrileko datuak, Urola Erdiko herrietan:

  • Azpeitia: 1.059 (%14,60 langabezia tasa)
  • Azkoitia: 835 (%14,10)
  • Zestoa: 269 (%14,20)
  • Errezil: 34 (%9,10)
  • Beizama: 8 (%9,10)
  • Aizarnazabal: 59 (%14,70)
  • Urola Erdia: 2.264 (%14,22)