Giro ederra Matxinbentako festetan

Uztarria.eus 2015ko ots. 9a, 12:48

Bukatu dira Matxinbentako festak. Joan den asteazkenean, Santa Ageda bezperan, hasi ziren eta atzo, igandea amaitu. Ekitaldi ugari izan dira egun horietan, eta hotzari aurre eginez, giro bikainean pasatu dituzte Santa Ageda festak.

Herenegun Poxpo, Joxepo, Poxpolin eta Inaxito Azpeitiko pailazoen emanaldia izan zen, eta haur ugari bertaratu zen Matxinbentara. Gainera, haurrentzako puzgarriak-eta izan ziren pilotalekuan. Ondoren, bertso afaria egin zuten Iñigo Manzisidor Mantxi eta Iker Zubeldiarekin. Atzo, igandea, izan zen festetako azken eguna eta egun osoko jaia izan zen. Goizean hasita, meza umeentzako jolasak, artisau azoka eta pilota partidak izan ziren. Txistulariek eta trikitilariek alaitu zuten giroa. Arratsaldean, berriz, herri kirol erakustaldia izan zen pilotalekuan.

Festetan otarraren zozketarako boletoak saltzen aritu dira Matxinbentan, eta 0724 da zenbaki saritua. Ordezkoa, aldiz, 3.325. Oraindik ez da agertu zenbaki sarituaren jabea.

Urola Kostako Hitza-k atzoko, igandea, irudiekin bideoa egin du.