Karnabaletako kontzertua eskaini dute musika bandak, Julian Barrenetxea abesbatzak eta argazki elkarteak

Uztarria.eus 2015ko ots. 9a, 11:07

Atzo, igandea, Karnabaletako musika eta irudiak uztartuz, kontzertua eskaini zuten Udal Musika Bandak, Julian Barrenetxea abesbatzak eta Argazki Elkarteak. Urteroko legez, Sanagustin kulturgunean izan zen emanaldia 13:00etan hasita, eta jende ugari bertaratu zen.