Kaldereroek egin dute herrira bisita

Uztarria.eus 2015ko ots. 7a, 20:58

Badatoz Karnabalak, eta horren erakusle izan da gaur, zapatua, kaldereroen kalejira. Koloretsua bezain jendetsua izan da beste behin kaldereroen konpartsa. Dozenaka herritarrek, haur nahiz helduk, hartu du parte 19:00etan Arana kaletik abiatu den kalejiran, eta zartaginei mailuekin kolpe eginez aritu dira Trapu Zaharrak eta Kalderero martxa abesten. Musika Bandako kideek eta Juan Antxieta musika eskolako ikasleek ere hartu dute parte. Kalejira amaitzeko herriko plazan egin dute azken geldiunea.