37 urteko azpeitiar bat hil da mendian, Leitza inguruan

Uztarria.eus 2015ko ots. 7a, 13:11

Atzo, ostirala, hil zen Leitzako Eguzkiko Muinoan ondoezik sentitu ostean. 17:30ak aldean jazo zen gertaera.

37 urteko azpeitiar mendizale bat hil zen atzo, ostirala, Eguzkiko Muinoan, Leitzan. Zenbait hedabidek adierazi dutenez, ondoezik sentitu zen 17:30ak aldean, eta berarekin ziren lagunen deia jaso zuten Nafarroako Larrialdietarako Koordinazio Zentroan.

Eguraldia tarteko, ezin izan zuten helikopteroz erreskatatu, eta oinez igo behar izan zuten gertaeraren tokira. Ordurako konorterik gabe zegoen azpeitiar gaztea, eta suspertzen saiatu arren, ezin izan zuten ezer egin.