Iraurgi Ikastetxean Cambridgeko azterketak egiteko matrikula ireki dute

Uztarria.eus 2015ko ots. 6a, 17:27

Maiatza eta ekainean egingo dira deialdi arrunteko frogak eta aurkeztu nahi dutenek martxoaren 25era arte eman dezakete izena, ikastetxeko idazkaritzan. Deialdia irekia da edonorentzat.

Iraurgi Ikastetxean Cambridgeko ingeles azterketak egiteko matrikula ireki dute. Hamar urte daramatza Iraurgi Ikastetxeak Cambridgeko azterketak ikastetxean bertan egiten. Aurten ere maiatza eta ekainean egingo dira deialdi arrunteko frogak, eta horietakoren batera aurkeztu nahi dutenek martxoaren 25era bitartean daukate izena emateko aukera; otsailaren 1ean ireki zuten matrikulatzeko epea.

Izena eman nahi dutenek Iraurgi Ikastetxeko idazkaritzan egin behar dute. Deialdia irekia da edonorentzat.