Bihartik astelehenera bitartean hiru film emango dituzte Soreasu antzokian. Zapatuan, igandean eta astelehenean Las ovejas no pierden el tren emango dute. Bihar, zapatua, 21:30ean eskainiko dute, 19:00etan igandean eta 21:30ean astelehenean.
Bestalde, zapatuan eta igandean Bingen eskainiko dute, 19:00etan eta 21:30ean, hurrenez hurren. Horrez gain, igandean, 16:30ean, Noche en el museo: el secreto del faraon ikusi ahal izango da.