Euskal Herriko beste hainbat txokorekin alderatuta Azpeitian elurterik izan denik ezin esan. Baina elur zaparradarik ez da falta izan gurean egunotan. Etorri, gutxi edo tarte laburrean bada ere zuritu, eta joan ibili da -eta dabil- elurra. Zaparrada horietako baten irudiak jaso ditu Uztarriak bideo honetan. Atzo, asteazkena, ordubeteko tartean jarraian grabatutako irudiei abiadura pixka bat eman, eta hau da emaitza.