Azpeitia zurituta

Uztarria.eus 2015ko ots. 5a, 10:45
Perez Arregi plazatxoaren ondoko zubia, zurituta.

Azpeitira ere iritsi da elurra gaur, osteguna, 09:00ak aldean bota duen elur zaparrada tarteko. Inguruko errepideetan ez da aparteko arazorik, momentuz.

Azpeitira ere iritsi da elurra gaur, osteguna, 09:00ak aldean bota duen elur zaparrada tarteko. Inguruko mendiak, zelaiak, kaleak eta errepideak zuritu dira. Dagoeneko urtu da elurra, baina eguraldiaren iragarpenaren arabera, gehiago ere egingo du egunean zehar.

Atzo iluntzean bertan behera utzi zuen Azkoitia eta Zumarraga arteko autobus zerbitzua Eusko Trenek, baina gaur goizetik normaltasunez ari dira autobusak joan-etorrian.

Inguruko errepideetan ez da aparteko arazorik, momentuz. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailaren arabera, Bidanian, Mandubian, Urrakin eta Azkaraten ez da katerik-eta behar. Hori bai, kontuz gidatzea gomendatzen du Trafiko Zuzendaritzak.

Errepideetako egoeraren berri Trafikoa.net webgunean edo 011 telefonoan.