Eguraldia tarteko, bertan behera gelditu da EH Bilduren nekazaritza arloko programa zehazteko bilera

Uztarria.eus 2015ko ots. 4a, 15:44

Gipuzkoako EH Bilduk jakinarazi duenez, datorren asteazkenean egingo dute ziurrenik lan-saioa, baina ez dute eguna baieztatu.

Gipuzkoako EH Bildu nekazaritza arloko programa finkatzeko bilera irekia egitekoa zen gaur, asteazkena, Azpeitian, baina eguraldia tarteko, bertan behera gelditu da saioa. Gipuzkoako EH Bilduk jakinarazi duenez, datorren asteazkenean egingo dute ziurrenik lan-saioa, baina ez dute eguna baieztatu.

Xabier Olano Gipuzkoako diputatu nagusi izateko EH Bilduren hautagaia eta Koldo Lizarralde Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria ziren gaur saioa eskaintzekoak. Bilera Puntuz puntu egitasmoaren baitan antolatu dute, hau da, EH Bilduren Gipuzkoako programa osatzeko herriz herri egiten ari diren batzarren barruan.