Gipuzkoako EH Bilduren nekazaritza arloko programa zehazteko bilera egingo dute gaur

Urola Kostako Hitza 2015ko ots. 4a, 11:20

Gaur, asteazkenean, 17:00etan, Baigerako aretoan egingo dute batzar irekia, eta han izango dira Xabier Olano Gipuzkoako diputatu nagusi izateko EH Bilduren hautagaia eta Koldo Lizarralde Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria.

Gipuzkoako EH Bilduk nekazaritza arloko programa finkatzeko bilera irekia egingo du gaur, asteazkena, Azpeitiko Baigera aretoan. 17:00etan da batzarreko hitzordua, eta bertan izango dira Xabier Olano Gipuzkoako diputatu nagusi izateko EH Bilduren hautagaia eta Koldo Lizarralde Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria.

Bilera hori Puntuz puntu egitasmoko saioa da, hau da, EH Bilduren Gipuzkoako programa osatzeko herriz herri egiten ari diren batzarretako bat da Azpeitikoa ere. EH Bilduk jakinarazi duenez, besteak beste, honako gaiak landuko dituzte asteazkenean: lehen sektoreak azken urteetan izandako "gainbehera", Aldundiak harturiko bidea, neurriak eta etorkizuneko erronkak.