Haur eta gurasoentzat mozorro tailerra antolatu dute iganderako

Uztarria.eus 2015ko ots. 3a, 12:59
Haurren desfileko irudi bat.

Sanagustin kulturgunean izango da tailerra, 17:00etan hasita. Parte hartzea doakoa bada ere, aurrez izena emateko eskatu dute antolatzaileek.

Karnabalak gerturatzen ari direla eta, haurrentzat eta haien gurasoentzat mozorro tailerra antolatu du Gazteria sailak, iganderako, otsailaren 8rako. Sanagustin kulturgunean izango da tailerra, 17:00etan hasita. Parte hartzea doakoa bada ere, aurrez izena emateko eskatu dute antolatzaileek, antolaketa egokia izan dadin.Gazte Informazio Bulegora (Plaza Txikia 1, behea) joanda, 943 15 71 60 zenbakira deituta edo gib@azpeitia.eus helbide elektronikora mezua bidalita eman daiteke izena.