Zazpi hilabetetik 2 urte arteko umeentzako igeriketa ikastaroa antolatu dute, udaberrirako

Uztarria.eus 2015ko ots. 2a, 19:05
Umeentzako igeriketa ikastaro berrian izena emateko igerilekura joan edo deitu behar da.

Apirilaren 11n hasi eta ekaina arte luzatuko da. Saioak zapatu goizetan egingo dituzte eta izena emateko epea ireki du jada Udal Kirol Patronatuak.

Udal Kirol Patronatuak igeriketa ikastaroa antolatu du, zazpi hilabete eta bi urte arteko umeei zuzenduta. Ikastaro hori udaberrian egingo dute, baina dagoeneko izena emateko epea ireki dute. Apuntatzeko edota informazio gehiago izateko, udal igerilekura jo behar da (943814121 da hango telefono zenbakia).

Apirilaren 11n hasi eta ekaina arte luzatuko da ikastaroa eta saio guztiak zapatu goizetan izango dira. Hiru ordutegi jarri dituzte aukeran, ordu erdikoak izango diren eskolak jasotzeko: 09:30ean hasita, 10:00etan hasita, edo 10:30ean hasita.

Prezioari dagokionez, Kirol Patronatuaren bazkide direnek hilean 38,40 euro ordaindu beharko dituzte; eta 67,20 euro, berriz, bazkide ez direnek.