Hainbat sari Azpeitiko Argazki Elkarteko kideentzat

Uztarria.eus 2015ko ots. 2a, 11:47

Ostiral gauez izan zen Herriz Herri 2014 argazki rally ligako sari banaketa Eibarren, eta bertan izan ziren Azpeitiko argazki elkarteko Iñaki Etxenagusia eta Iñigo Korta sariak jasotzen. Etxenagustiak bigarren saria eskuratu zuen, eta Kortak seigarrena.

Bestalde, Trofeo Gipuzkoa International argazki lehiaketako sariak ere banatu zituzten, eta Iñigo Olartek zilarrezko domina lortu zuen C-Light atalean, Koila izeneko argazkiari esker.