Jendetza Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusten

Uztarria.eus 2015ko ots. 2a, 11:16

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Txo, MikMak Txikia ikuskizuna taularatu zuten pasa den zapatuan Izarraitz pilotalekuan. Azpeitiko Uztaro haurreskolak antolatu zuen emanaldia eta jendetza, 1.200 bat lagun, izan ziren bertan. Haurrek nahiz helduek gogotik gozatu zuten.