Euriak ez du momentuz etenik eta ibaiak gero eta handiago datoz. Goiz-eguerdi partean Ibaiederrek Matxinbentan abisu horia gainditu badu, arratsaldeak aurrera egin bezala Urolara iritsi dira arazoak. Epe laburrean nabarmen egin du gora ibaiaren mailak Azpeitia parean. 17:30ak aldera, Madalenan ibai ondoan aparkatutako kotxeak kentzeko deia egin du Udaltzaingoak, eta zonaldea prezintatu dute. Madalenan bertan, Ospitale Zaharretik gertu Urolako urak gainezka egiten eta ospitalearen eraikin eraberrituan sartzen hasi dira; ondorioz, atea babesteko neurriak hartu dituzte.
Egoeraren aurrean Azpeitiko Udalak uholdeen aurkako protokoloa jarri du abian, eta arretaz ibiltzeko eskatu die herritarrei:
Udalak jakinarazi duenez, itsasgora goizeko 01:00 aldean izango da, orduan etor daiteke "une arriskutsuena".