Herriko artisauek bilera egingo dute astelehenean

Uztarria.eus 2015ko urt. 30a, 12:56
Gabonetako artisau azoka, udaletxe azpian.

Herriko artisauek bilera egingo dute datorren astelehenean, otsailak 2, "apustu eta erronka berriei eusteko". Bilkura Sindikatu Zaharrean egingo dute, 19:00etan hasita.

Herriko artisauek bilera egingo dute datorren astelehenean, otsailak 2, "apustu eta erronka berriei eusteko". Bilkura Sindikatu Zaharrean egingo dute, 19:00etan hasita, eta herriko artisau guztiei dei egin diete bileran parte hartu eta euren ekarpenak egin ditzaten. "Elkartuz gero, eskuartean ditugun ideia desberdinak gauzatzea gertuago izango dugula sinesten dugu. Azken bi urteetan artisau azoken presentziak gora egin du Azpeitian, eta herria biziz eta kolorez busti dugu hainbat egunetan", azaldu dute bileraren deitzaileek.

Bilerara bertaratu ezin duten baina taldean parte hartu nahi duten artisauentzat azpeitikoartisauak@gmail.com helbidea zabaldu dute, gainerako artisauekin harremanetan jartzeko.