'Birdman' eta 'Stand by me Doraemon' filmak ikusgai datozen egunetan

Uztarria.eus 2015ko urt. 30a, 12:09

Bihartik astelehenera bitartean Birdman eta Stand by me Doraemon filmak izango dira ikusgai Soreasu antzokian. Zapatuan 19:00etan eta 21:30ean emango dute Birdman, eta igandean ere 19:00etan eta 21:30ean ikusi ahal izango da. Astelehenean, berriz, 21:30ean. Haurrei zuzendutako Stand by me Doraemon filma igandean eskainiko dute, 16:30etik aurrera.

Alejandro Gomez Iñarrituk 2014an zuzendutako filma da Birdman. Michael Keaton, Emma Stone, Edward Norton, Zach Galifianakis, Naomi Watts, Amy Ryan, Andrea Riseborough, Lindsay Duncan, Merritt Wever, Joel Garland, Natalie Gold, Clark Middleton, Bill Camp, Teena Byrd, Anna Hardwick, Stefano Villabona dira filmeko aktoreak.