Egokitutako igeriketako txapeldunak eta haien entrenatzaileak, iruditan

Urola Kostako Hitza 2015ko urt. 30a, 11:25

Egokitutako igeriketako kimuen Espainiako Txapelketan lan bikaina egin dute Iker Aizpuruk eta Lander Uriak. Aizpuruk urrezko domina eskuratu du, banaka; eta Aizpuruk eta Uriak, biek, taldekako zilarrezko saria lortu dute, beste lagun batzuekin. Igerilariekin eta haien entrenatzaileekin hitz egin du Urola Kostako Hitza-k.