Haurren masaje ikastaroa antolatu du Iraurgi ikastetxeak

Uztarria.eus 2015ko urt. 29a, 13:01

Saioak otsailaren 2an eta 9an izango dira Iraurgi ikastetxeko haurreskolan, 17:15ean hasi eta 18:30ak aldera arte. Ikastaroa doakoa da, eta gaur, osteguna, da izena emateko azken eguna.

Datozen asteetarako haurren masaje ikastaroa antolatu du Iraurgi ikastetxeak. "Masajeek dituzten onurez gain, seme-alaben heziketan garrantzitsuak diren beste hainbat gairen inguruko solasaldiez gozatzeko aukera izango dute saio horietan: haurren garapen psikomotorea, haurrak bere ingurunea esploratzeak duen garrantzia, esfinterraren kontrola, gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa eta abar", azaldu dute Iraurgiko ordezkariek.

Saioak otsailaren 2an eta 9an izango dira Iraurgi ikastetxeko haurreskolan, 17:15ean hasi eta 18:30ak aldera arte. Haurdun daudenei eta 0 eta urtebete bitarteko haurrei eta euren familiei daude zuzenduta, eta ikastaroa doakoa da. Ikastetxeko ordezkariek jakinarazi dutenez "saioak irekiak" dira eta edozein herritarrek du parte hartzeko aukera. Hori bai, taldea mugatua izango da, eta interesatuek 943 81 63 80 zenbakira deitu edo ana.cendoya@iraurgi.com helbidera mezua idatzi beharko dute. Gaur, osteguna, da izena emateko azken eguna.