Alkoholismoa hizpide izango dute bihar solasaldi batean

Uztarria.eus 2015ko urt. 29a, 11:20

Urolako Al-Anon Izarraitz elkarteak alkoholismoaren inguruko hitzaldia antolatu du biharko, ostirala. Solasaldiaren helburua da elkartea ezagutaraztea.

Alkoholismoak familian duen eraginaz hitzaldia izango da bihar, ostirala, Izarraitz Al-Anon elkarteak antolatuta. Hitzordua 19:00etan izango da Sindikatu Zaharrean eta hizketan ariko dira Felix Zubia medikua, Alkoholiko Anonimoetako kide bat, alkoholikoen seme-alaba helduen elkarteko partaide bat eta Añ-Anon senideen eta lagunen elkarteko bi kide. Al-Anonen lanaren eta helburuen berri emango dute hizlariek.

Azpeitiko Al-Anon Izarraitz taldea astero, astelehenetan, elkartzen da Azpeitiko Baigeran, 20:15ean.