Oinatz auzoko baserri bide bat egokitu du Udalak

Uztarria.eus 2015ko urt. 28a, 15:15

Oinatz auzoan, Murgil baserritik Ihate baserri aldera doan errepideko 700 metro inguru hormigoitu eta egokitu ditu Udalak. Auzotarrek Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen baitan egin zuten eskaerari erantzunez egin ditu lanak eta, guztira, 47.500 euroko kostua izan dute. Zenbateko horretatik 31.500 euro Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko ditu, 2013ko partaidetzazko aurrekontu prozesuan baserri bideak konpontzeko diru kopuru bat bideratzea erabaki zutelako herritarrek. Gainerako 16.000 euroak Azpeitiko Udalak ordainduko ditu.