Geriatria laguntzaile ikastaroa antolatu du Udalak

Uztarria.eus 2015ko urt. 27a, 11:46

Interesa dutenek, ostirala, urtarrilak 30, baino lehen eman beharko dute izena udaletxeko Gizarte Zerbitzuen sailean. Udalak jakinarazi duenez, ikastaro horren bidez, "geriatria laguntzaile diren baina titulaziorik ez duten herritarrek diploma ofiziala eskuratzeko aukera izango dute, lanerako aukerak biderkatuz".

Hobetuz programaren baitan, geriatria laguntzaile titulu ofiziala eskuratzeko ikastaroa antolatu du Udalak. Udalak jakinarazi duenez, ikastaro horren bidez, "geriatria laguntzaile diren baina titulaziorik ez duten herritarrek diploma ofiziala eskuratzeko aukera izango dute, lanerako aukerak biderkatuz".

Interesa dutenek, ostirala, urtarrilak 30, baino lehen eman beharko dute izena udaletxeko Gizarte Zerbitzuen sailean. Bertaratzen direnek NAN-a eta norbere titulazioa aurkeztu beharko dute.

Udalak azaldu du "herritarren formazioaren aldeko apustuarekin jarraitzeko asmoa duela".