'Kooperatuz' egitasmoaren baitan, Peruko esperientzia izango dute hizpide gaurko solasaldi

Uztarria.eus 2015ko urt. 27a, 10:35

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren bidez Perun izandako esperientzia azalduko du Maite Kanposek 19:00etan hasita, Sindikatu Zaharrean. Kooperatuz egitasmoko solasaldiak hilero egingo dituzte uda bitartean.

Kooperatuz egitasmoaren baitako aurreneko solasaldia gaur, asteartea, izango da Sindikatu Zaharrean, 19:00etan hasita. Bertan, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren bidez Perun izandako esperientzia azalduko du Maite Kanposek. 

Kooperatuz egitasmoko solasaldiak hilero egingo dituzte uda bitartean. Egitasmoaren helburua "kooperazio esperientzia errealak eta egingarriak gazteengana gerturatzeko egitasmoa" dela azaldu dute ekimenaren sustatzaile XJ Auzolaneanek, Gazte Informazio Bulegoak eta Azpeitiko Gaztetxeak.

Egitasmoaren sustatzaileek azaldu dutenez, dagoeneko zabalik da Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan izena emateko epea, eta egitasmo horren gaineko azalpenak emango dituzte. Informazio gehiago behar izanez gero, berriz, gib@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943 15 71 60 telefonora deitu behar da.