Iker Aizpururi eta Lander Uriari harrera egingo die Udalak gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2015ko urt. 27a, 10:46
Lander Uria eta Iker Aizpuru.

Udaletxean izango da harrera 17:45ean. Iker Aizpuru alebinak urrezko domina eskuratu zuen Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako Txapelketan, Valladoliden. Lander Uriak ere hartu zuen parte txapelketan.

Iker Aizpuru eta Lander Uria azpeitiar igerilariei harrera egingo die gaur, asteartea, Udalak, 17:45ean hasita. Udaletxean izango da harrera ekitaldia.

Iker Aizpuru alebinak urrezko domina eskuratu zuen Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako Txapelketan, Valladoliden. 50 metro tximeleta, 50 metro bular, 100 metro libre eta 50 metro bizkar banakako frogetan hartu zuen parte Aizpuruk, eta proba horietako denborak batuta lortu zuen lehen postua.

Lander Uriak ere hartu zuen parte txapelketan. Izarraitz Igeri elkarteak jakinarazi duenez, Uria gaixorik egon zen aurreko egunetan eta, "ezin izan zuen bere maila onena eman txapelketan". Hala ere, bere lana garrantzitsua izan zen Euskal selekzioak taldekako sailkapenean bigarren postua lortzeko.