81 urteko emakume bat hil da Izarraitz auzoan, auto istripuz

Uztarria.eus 2015ko urt. 26a, 12:55
Goiko baserriaren ondotik erori da autoa.

10:15ak inguruan jazo da ezbeharra. Autoa Garate baserri ondoko pendizean behera erori da eta gidaria, 81 urteko emakumea, hil egin da.

Izarraitz auzoan auto istripua izan da gaur, astelehena, 10:15ak inguruan. Autoa Garate baserri ondoko pendizean behera erori da eta hura gidatzen ari zen 81 urteko emakumea hil egin da. Istripuaren tokira Ertzaintzaren hainbat auto, Osakidetzaren elikopteroa, udaltzaingoa eta anbulantzia bertaratu dira, eta suhiltzaileek atera dute hilotza autotik.