Hiru jardunaldi eta gero, lehen postuan jarraitzen dute Xaputarrek

Uztarria.eus 2015ko urt. 26a, 10:53
Azpeitiko xake taldeko ordezkaritza bat Elgoibarren izan zen zapatuan, Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatzen. Xaputarrek azaldu dutenez, "emaitza ezin hobea" lortu zuten Aitor Priyak, Patxi Isasmendik, Aitor Elustondok eta Juan Carlos Fernandezek. Izan ere, lautik lau partida irabazita, lau puntu eskuratu baitzituzten. Elgoibar B taldean, berriz, Mikel Fidalgo, Roberto Kerexeta, Markel Kerexeta eta Xabier Prado aritu ziren nor baino nor. \ \ Zapatuan eskuratutako emaitzari esker, sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute Azpeitiko Xaputarrak taldeko kideek. Bigarren sailkatua, Arrasate, 1.5 puntura dute sailkapenean. \ \ Datorren zapatuan Azpeitian jokatuko dute Xaputarrek Urretxuko Goierri B taldearen kontra. Sindikatu Zaharrean izango da lehia, 16:00etan hasita.