Hiru autoren arteko istripua izan da Ezkuztan

Uztarria.eus 2015ko urt. 23a, 15:04

Ertzaintzak Uztarria.eus-i jakinarazi dionez, bi pertsona zauritu dira ezbeharrean, eta ospitalera eraman dituzte. Ezkuztako gasolindegiaren parean izan da istripua, 13:15ak aldean.

Ezkuztako gasolindegiaren parean, GI-631 errepidean, istripua izan dute hiru autok 13:15ak inguruan. Ertzaintzak Uztarria.eus-i jakinarazi dionez, bi pertsona zauritu dira ezbeharrean, eta ospitalera eraman dituzte.

Errei bat itxita izan badute ere, errepidea garbitzen ari direla jakinarazi du Ertzaintzak.