Aita Santua ez da Loiolan izango 2015ean

Uztarria.eus 2015ko urt. 23a, 11:59

Egoitza Santuko estatu-idazkazkaritzak Espainiako Gotzainen Batzordeari gutun bidez jakinarazi dio erabakia. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Frantzisko aita santua Loiolara gonbidatu zuen duela egun batzuk.

Egoitza Santuko estatu-idazkazkaritzak Espainiako Gotzainen Batzordeari gutun bidez jakinarazi dionez, Frantzisko aita santua "ez da Espainian izango 2015ean" eta ez du Loiola bisitatuko aurten, behintzat. Apezpiku batzarraren arabera, "idazkaritzaren gutunak zioen ez zutela aita santuak 2015ean Espainiara bisita egitea aurreikusten, Santa Teresa de Jesusen jaiotzaren V. mendemuga delako aurten".

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Frantzisko aita santua Loiolara gonbidatu zuen urte hasieran. Inazio Loiolakoaren bideko jubileu urtearen harira egin zion gonbitea Urkulluk, eta Ricardo Blazquez Bilboko gotzain ohiaren bidez helarazi zion gutuna, Espainiako Elizbarrutiko presidentea da-eta egun Blazquez.