'Invencible' eta 'Los Pinguinos de Madagascar' filmak ikusgai datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2015ko urt. 23a, 11:16

Bihartik, zapatua, astelehenera bitartean Invencible eta Los Pinguinos de Madagascar filmak izango dira ikusgai Soreasu antzokian. Guztira, lau emanaldi eskainiko dituzte. Bihar, zapatua, Invencible emango dute 19:00etan hasita. Igandean Los Pinguinos de Madagascar ikusi ahal izango da 16:30ean, eta Invencible, berriz, 19:00etan. Astelehenean ere Invencible eskainiko dute, 21:30etik aurrera.

Invencible 2014an AEBtan egindako filma da. Angelina Jolie da pelikularen zuzendaria eta hurrengoak dira filmeko aktoreak: Jack O'ConnellDomhnall GleesonGarrett HedlundJai CourtneyTakamasa Ishihara 'Miyavi'Alex RussellC.J. ValleroyJohn D'LeoLuke TreadawaySpencer LofrancoFinn WittrockJohn Magaro.

Los Pinguinos de Madagascar ere 2014an AEBtan egindako animaziozko filma da.